Egañaren belaunaldia

Egañaren belaunaldia X -Juan Jose Loidisaletxe
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Juan Jose Loidisaletxe.

Egañaren belaunaldia IX -Jokin Sorozabal
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Jokin Sorozabal.

Egañaren belaunaldia VIII - Millan Telleria
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Millan Telleria

Egañaren belaunaldia VII - Mikel Mendizabal
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Mikel Mendizabal.

Egañaren belaunaldia VI - Iñaki Murua
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Iñaki Murua.

Egañaren belaunaldia V - Xabier Euzkitze
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Xabier Euzkitze.

Egañaren belaunaldia IV - Anjel Mari Peñagarikano
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Anjel Mari Peñagarikano, "Peña"

Egañaren belaunaldia III - Jon Sarasua
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Jon Sarasua

Egañaren belaunaldia II - Sebastian Lizaso
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Sebastian Lizaso.

Egañaren belaunaldia I - Andoni Egaña
Andoni Egañaren pasadizoak eta gogoetak